EITBk beste azterketa kualitatibo eta prospektibo batzuk ere egiten baditu ere, Plan honek euskal komunikazio-taldearen interes-talde nagusien iritziak, jarrerak eta balorazioak kuantifikatzeko beharra duten ikerketei erantzuten die.
Garatutako irismen metodologikoen adibide gisa:
EITBren irudia eta marka bere merkatuan.
1.251CATI telefono-elkarrizketa egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, 18 urtetik gorako biztanleria orokorrari.
Lagineko xehetasun horrek ±2,83ko lagin-errorea du, % 95,5eko konfiantza-mailarako.
EITBren gizarte-balioaren eta eraginaren azterketa.
Telefono bidezko 1.601 elkarrizketa egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, 18 urtetik gorako herritarrei, oro har.
Lagineko xehetasun horrek ±2,50eko lagin-errorea du, % 95,5eko konfiantza-mailarako.